NAIZ

‘Sarri, Sarri’ danborrada bertsioan

Danbor hotsek Donostia hartu zuten larunbatean, makina bat danborradek kaleak alaitu zituzten hiriaren egun handienean. Sarriegiren martxa non-nahi entzun zitekeen, Antiguan, ordea, Sarriegirena ez zen izan entzun zen martxa bakarra.

Ikusi bestela Antiguako Xexene Danborradak eta Orkresta elektrotxarangak Kortatu taldearen ‘Sarri Sarri’ abestiari egindako bertsioa.

Bideoa Agurtzane Iriarterena da eta Asier Iñigok zabaldu du Facebooken.