NAIZ+

Arabako euskararen ibilbidea, hiru minututan

Ezagutzen al duzu gure hizkuntzak Araban izan duen ibilbidea? Ba al zenekien euskarazko lehen hiztegia XVI. mendean Araban idatzi zela? Gau eskolen eta ikastolen sorrera zer nolakoa izan zen ezagutzen duzu? Eta badakizu, ikerketen arabera, Araba dela euskararen ezagutzan eta erabileran hazkunde gehien izan duen lurraldea?

Arabako euskara inoiz baino jende gehiagoren ahotan dabilen honetan asko gara euskarak herrialde honetan izan duen presentziaz eta ibilbideaz ezer gutxi dakigunak. Gabezi honi aurre egiteko Arabako Foru Aldundiak eta Lakuako Gobernuak, lankidetzan, honako bideo hau ondu dute Mikel Ezkerro zinemagile forondarraren laguntzarekin.

Bertan gure hizkuntzak Araban egindako bidea laburbiltzen da 3 minutuan bakarrik.