NAIZ+

«Presoak etxera!», Vietnameko itsaspetik oraingoan

Caoimhín Mac Giolla irlandarrak Twitterren zabaldu duen bideoa da goian ikusgai duzuena. Ingelesez «ekarri etxera, denak aske» mezuarekin batera «urteroko elkartasuna gure euskal preso lagunei Vietnametik» idatzi du, gutxi gora behera, Hego Txinako itsasoan grabatutako irudiak direla aipatuz. 

Urte hasieran antzeko irudiak zabaldu zituen, orduan ere gertu zebilen, Indonesia inguruan.