NAIZ+

Ondarroako sutea, zuzenean eta bertatik bertara

Sutea gertatu zen atzo Ondarroan, abandonaturik zegoen Ortiz kontserba fabrikaren eraikinean. Irudi ikusgarriak utzi zituen suak eta Twitterren zuzenean eta bertatik bertara bizitzeko aukera izan zen.

Ortiz kontserba enpresa zaharraren eraikinean gertatu zen sutea.
Ortiz kontserba enpresa zaharraren eraikinean gertatu zen sutea.

Sute handi bat izan zen atzo iluntzean Ondarroan, San Ignazio kalean. Inor zauritu ez zen arren, 40 familia atera zituzten inguruko etxeetatik eta suak abandonaturik zegoen Ortiz kontserba fabrika erabat kiskali zuen.

Etxea utzi behar izan zuten bizilagunei ostatu emateko herriko kiroldegia prest zuen Udalak, gehienak, ostera, senide eta lagunen etxeetara joan ziren.

Iluntzeko 21.20 aldera, bizilagun batek eman zuen sutearen abisua. Suhiltzaileak bertaratu zirenerako baina, sutea handia zen. Goizaldeko 2.00ak pasatxo arte aritu ziren sua kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetan eta jardun horren testigu izan zen Aiert Goenaga ondarroarra.

23 bideoren bidez Ondarroan gertatzen ari zen guztiaren berri eman zuen zuzen-zuzenean bere Twitter kontuan. Alboko eraikinetako bizilagunak etxetik kanporatzen ari ziren unea jaso zuen, baita eraikineko solairuak behera egiten duten mementoak edota suhiltzaileen jarduna ere.

Hementxe Ondarroako sutearen Twitter haria oso osorik: