NAIZ+

Libanora heldu dira euskal brigadistak

Greziako brigada amaituta, Libanon da Askapenaren bigarren brigada.

Askapeneko bigarren brigada Libanora heldu da, zehazki Shatila, Palestinar Errefuxiatu Gunera. Elkartasuna adierazteaz gainera, gertutik ezagutuko dute errefuxiatuen egunerokoa.

Iritsi ahala Mohammad Kallam errefuxiatu palestinarrarekin egoteko aukera izan dute.

Info7ko Karelean saioan mundura begira jarri eta internazionalismoaren betaurrekoak jantziko dituzte asteazkenero, 2018ko Askapenaren brigadei tarte berezia eskainiz. Iraitz Gesalaga militante internazionalistaren eskutik jasoko dute mundu beste puntuetako albisteak. Estreineko honetan Greziako brigadaren inguruan hitz egin digu.

NaizPlusek ere jarraipen berezia egiten ari da brigadei, ikusi hemen Greziako brigadaren bidaiaren argazki galera eta jarraipena.