NAIZ+

Elkartasun uholdeak bete du sarea Maravillas gaztetxea babestuz

Iruñeko Maravillas gaztetxearen hustea azkar zabaldu da sare sozialetan. Polizia operazioaren irudi eta bideoak harat eta honat ibili dira goizean goizetik, elkartasun uholde bat eraginez.

Maravillas desalojoaren irudia
Maravillas desalojoaren irudia

Iruñeko Maravillas gaztetxea hustu dute Foruzaingoak eta Polizi espainolak. Goizaldeko bostak aldera bertaratu dira bi Poliziak. Lehenak eraikinean sartu dira eta Polizia espainolak, berriz, inguruko kaleak itxi dituzte bizilagunak gerturatu ez zitezen. Gaztetxearen barrenean 22 lagun zeuden lotan, huste lanak eragozteko helburuz.

Kargak eta tentsio une gogorrak bizi izan dira goizean zehar. Gaztetxearen inguruetan dozenaka pertsona bildu dira operazioaren aurka protestatzeko. Aldapa kalean bildu den jendearen aurka egin dute segurtasun indarrek. Borrekin jo dituzte asko eta une batean pilotak ere jaurti dituzte. Bi pertsona eraman behar izan dituzte erietxera, artatzera eta hainbat lagun identifikatuak izan dira.

Maravillas gaztetxearen irudi eta bideoak azkar zabaldu dira sare sozialetan eta elkartasun uholdea eragin du.

Asko dira Euskal Jai gaztetxea gogoan izan dutenak. Hura ere, bortizki hustua izan zen 2004ko abuztuaren 15an.

Iruñetik kanpo ere, asko dira igorri diren elkartasun mezuak:

Asko dira Poliziaren eta Geroa Bai-ren jarrera deitoratu dutenak:

Une hunkigarriena baina, Joxefina Lamberto, gaztetxaren izena daraman Maravillas Lambertoren ahizpa agertu denean eman da.