Oihana Llorente

Jaizkibel konpainia eta Batukada Feminista bat eginda

Euskal Herriko Batukada Feministaren sortzaileek jaso dute Jaizkibel konpainiaren eskutik, aurtengo Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria. Ikuskizun bikaina eskaini zuten bi taldeek bat eginda.  

Hondarribiko jaiak hastear dira eta urtero bezala, hilaren 8an emakumeen parte hartzea aldarrikatuko du Jaizkibel konpainiak. Larunbatean izan zuen lehen entsegua emakume zein gizonak onartzen dituen Hondarribiako konpainia bakarrak eta horren ostean, Hondarribia Berdintasunaren IV. Hiria saria banatu zuen.

Aurtengoan, Arantxa Vicedok eta Ainara Sarasketak jaso dute aitortza, Batukada Feminista sortzeagatik. Duela zazpi urte Batukada Feminista proiektua jarri zuten martxan biek, eta Jaizkibel konpainiak egindako lana aitortu die sariaren bidez. «Jai giroa sortzeaz gain, emakumeei boza, ahalmena eta alaitasuna» ematen dutela iritzi dio Jaizkibelek.

Jaizkibel konpainiaren lehen entseguan nabaritu zen Batukada Feministaren presentzia. Danbor hotsek gogotsu hartu zuten Hondarribia eta konpainiaren ohiko martxetaz gainera, bestelako soinu ederrak ere entzun ahal izan ziren. Ikusi, ikusi!