NAIZ+

‘Käffka’, sexu-identitatea ikasgelara artea lagun

Nerabeak aniztasun afektibo-sexualean hezteko xedea du Kamikaz Kolektiboaren azken antzezlanak. Ikastetxeetan eta bestelako guneetan eskaini nahi dute, bana lana abian jartzeko diru beharrean dira. Crowdfunding bidez ari dira falta zaien dirua biltzen.

’Käffka’ kartela.
’Käffka’ kartela.

Sexu aniztasuna eta lesbianismoa abiapuntu, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako antzezlana da ‘Käffka’. Gehitu, Kamikaz Kolektiboa eta Ortzadar GLTBren artean martxan jarritako proiektua da, baina proiektuak ikasgeletan argia ikusi dezan diru beharrean dira. Crowdfunding bidez ari dira falta zaien dirua biltzen eta hilabetez egin daitezke donazioak.

Kamikaz Kolektiboa (Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga eta Miren Gaztañaga) antzerki-konpainiaren obra hau bost aktorek antzeztuko dute: Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibargurenek. Guztira, 55 minutuko iraupena izango du.

Nerabezaroa metamorfosi-etapa bat gisa irudikatuko dute antzezlanean, eta nortasuna, etapa horretan norberak eraiki beharrekoa da. Maitasunaren inguruko hausnarketa eragin nahi dute ikusleen artean, irudi estereotipatuetatik kanpo eta harreman positiboen alde eginez. Bi emakumezkoen arteko maitasun-harremanaren istorioa identifikagarria ari dira sortzen.

Produkzioa, lehen bertsiorako behintzat, euskaraz pentsatuta dago. Hainbat erakunde gipuzkoarren diru laguntza eta babesa jaso dituzte. Hala ere, nahikoa babes ekonomiko ez dute oraindik, eta nahi duenak diruz lagundu dezake proiektua.