NAIZ+

Otegi eta GARA, EiTBko ‘Gure Kasa’ saioan

Arnaldo Otegi izango da ‘Gure Kasa’ saioko gaurko gonbidatua.

Otegi GARA irakurtzen ‘Gure Kasa’ saioan
Otegi GARA irakurtzen ‘Gure Kasa’ saioan

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea EiTBko ‘Gure Kasa’ saioan izango da gaur iluntzean. Otegik berak aurreratu duenez, GARArekin joan da bertara eta gure egunkariarekin agertuko da saioko lehen esketxean.

Iluntzeko 21.30tatik aurrera, Otegiren ibilbidearen errepasoa egingo dute programan, sare sozialetan saioak berak aurreratu bezala, Otegi politikatik kanpo nolakoa den argitzen saiatuko dira.

Saioan zehar, Nerea Aliasek ETBko artxiboan murgildu eta Otegiren antzinako irudiak agertuko ditu eta Maddalen Arzallus, aldiz, Elgoibarren, Otegiren herrian, izango da.