NAIZ+

Mikel Laboaren ‘Txoria txori’, flamenkoa eta txalaparta lagun

Flamenkoa eta euskara fusionatzen ezaguna egin da Sonakay taldearen Mikel Laboaren ‘Txoria txori’ abestiaren bertsioa jasotzen du bere lehenengo lanean.

 

Orain hilabete Euskal Flamenko Gauean Sonakay taldeak eskainitako ikuskizunaren aletxo bat da honakoa. Flamenkoa eta euskara fusionatzen ezaguna egin da Sonakay taldea, eta bideoan Mikel Laboaren ‘Txoria txori’ abestiaren bertsioa egiten dute, flamenkoa eta txalaparta lagun.

Got Talent 2018 izeneko telebista programan finalista geratu zen Sonakay taldea eta horrek oso ezagun egin zuen euskal taldea. Jauzi ikaragarria egin zuten ordutik, eta Syntoramarekin batera, Sonakay taldeak profesionalizaziorako bideari ekin zion. Bide horretan, orain pare bat hilabete, ‘Sonakay denontzat’ izeneko bere lehen diskoa atera du.

Bertan, zazpi abesti aurki daitezke. Horien artean, Mikel Laboaren ‘Txoria txori” abestiaren beraien bertsio ezaguna eta euskal musikan erreferente diren beste hainbat abesti, Benito Lertxundiren ‘Loretxoa’, Urkoren ‘Lehenengo ikasgaia’ eta Pier Paul Berzaitzen ‘Denborarekin’, esaterako. Gainera, abesti propioez ere osatuta egongo da diskoa.

Diskoak argia ikusi zuenetik, hura aurkezteko kontzertuak eskaini ditu taldeak Donostiako La Cripta Convent Gardenen, Madrilgo Cafe Berlinen, Bilboko Cotton Cluben edota Iruñeko Zentralen. Ikuskizun horietako parte da Facebooken arrakastaz zabaldu den bideoa.

Jonatan Camacho “Yoni” (ahotsa), David Escudero (lehen gitarra), Ramón Velez (bigarren gitarra), José Luis Jiménez (baxua) eta David Bernárdez (perkusioa) dira gaur egun SONAKAY taldeko kideak.