Rekalde tabernak agur esan arren, bertako pasarteak gogoratzen jarraitu nahi du

Igandean jaitsi zuen pertsiana Donostiako Aldamar kaleko Rekalde tabernak. Behartuta itxi arren, ekitaldiz eta sentimenduz beteriko amaiera izan du tabernak.

NAIZ+|02/01/2019
Rekalde
Rekalde Taberna. Gorka RUBIO/ FOKU

Donostiako Aldamar kalean dagoen Rekalde tabernak pertsiana betiko jaitsi du. Halabeharrez itxi du taberna Agus Rodriguez arduradunak, eraikinaren jabeak eraikina saldu ostean, bertako bizilagunak kanporatu eta taberna itxi behar izan du-eta.

Taberna kuttuna da donostiar eta donostiar ez diren bisitari askorentzat eta penaz, baino ekitaldiz beteriko egitarau batekin esan diote agur tabernari. Igandean itxi zen taberna betiko, eta kantuan, dantzan, bertsotan eta barrez eta negarrez itxi zuten.

Rekalderi gertatutako ez da gertaera isolatu bat. Eraikuntza enpresak Donostiako zenbait auzoen jaun eta jabe bihurtzen ari dira eta halako taberna eta bizilagunak traba dira euren interes handietarako.

Rekaldek ez du isilpean itxi nahi izan, eta ‘Rekaldeko historiak’ egitasmoaren bidez taberna honetako istorioak zabaldu dituzte azken asteotan. Jabeak, Agus Rodriguezek, beste hainbat lagunekin batera, bideo sorta egin eta sare sozialen bidez zabaldu dute. Eneko Olasagasti gidoigile eta zuzendaria izan du ere lagun.

Plazaratutako lehen bideoan, Agus Rodriguez ageri zen kamerari begira eta tabernarekin aurrera jarraitzerik izango ez zuela jabetu zen unea azaltzen du. Beste bidoetan Aldamar kaleko zenbait bizilagun edo Danele Sarriugarte idazlea ikusi zitezkeen tabernaren itxieraz mintzatzen.

Orain, taberna itxita. Herritarrak animatu nahi ditu Rodriguezek, urteetan zehar tabernan izandako bizipenak gogora ekarri eta partekatzeko.