eta bat-batean errefuxiatu bihurtuko bazina?

Annur TV proiektuaren bideoarekin ume errefuxiatuen egoera zer nolakoa den hausnartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak.

NAIZ+|05/02/2019 10:52
Loading player...

«Hemen gertatzen ez delako ez uste inon gertatzen ez denik». Annur TV proiektuak honako bideoa sareratu du ume errefuxiatuen egoera zer nolakoa den agertzeko. Bideoarekin hausnarketara gonbidatu nahi ditu herritarrak, gudetan murgildutako haur eta nerabeak zer nolako haurtzarora kondenatzen ditugun azaltzeko.

Facebooken zabaldutako bideoa ia mila aldiz izan da partekatua azken 20 ordutan.

Hain justu, asteburuan ezagutu dugu Siriako Kurdistango Al-Hol errefuxiatu gunera bidean ziren 29 haur hipotermiak jota hil direla. OME Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi duenez, hildako asko jaioberriak ziren eta egoera «atsekabegarria» dela iritzi dio.

Indarkeriatik ihesean, Siriako Kurdistango errefuxiatu gune horretara 23.000 zibil iritsi dira azken bi hilabeteotan. Indarkeria atzean utzi nahian, negu gorria topatu dute bidean.