NAIZ+

Aniztasunaren tunela

(@Irun_informa)
(@Irun_informa)

Gehitu elkartearekin elkarlanean, Irungo 12-25 urte bitarteko gazteak izan dira aniztasunaren aldeko mural honen egileak. ‘Ekainak 28 harrotasunaren eguna’ plazatxoko zubipean egin dituzte, Irungo Udaleko Gazteria sailak jakinarazi berri duenez.

Murala margotzeko ostadarren koloreetan oinarritu dira eta LGTBI kolektiboaren aldeko mezuekin apaindu dituzte hormak.