NAIZ+

Oriotik eramandako traineruak lortu du Ness lakua gurutzatzeko errekorra gainditzea

Bi ordu 26 minutu 57 segundokoa da egun Ness lakua zeharkatzeko errekorra. Oriotik eramandako traineru batekin lortu dute denbora gutxitzea.

Orioko trainerua Ness aintzira gurutzatzen (Joxemari Olasagasti).
Orioko trainerua Ness aintzira gurutzatzen (Joxemari Olasagasti).

Ness lakuak dituen 20,5 miliak zeharkatu eta egun indarrean den errekorra apurtzeko Orioko traineru bat aukeratu zuten eskoziarrek. Eta harekin lortu dute denbora gutxitzea. Bi ordu 28 minutu eta 9 segundotan zegoen lakua zeharkatzeko errekorra, eta orain, bi ordu 26 minutu 57 segundokoa izatea lortu dute.

Oriko traineruan aritu ziren arraunlarien artean, Jock Wishart arraunlari, Poloan esploratzaile eta eskoziar itsas abenturazalea izango da.

‘Inverness Courier’ eskoziar egunkariak eman du albiste honen berri eta About Basque Country atariak jaso du. Eskoziar egunkaria gainera, traineruen jatorriaz ere mintzo da artikuluan.