NAIZ+

Jaiak, elektro-txaranga eta batukaden paradisua

Jai giroa kutsatzen abilak diren elektro-txaranga eta batukadak, plazetatik sare sozialetara ere egin dute salto.

Txaranga bate irudia
Txaranga bate irudia

Txarangaren soinua entzun orduko batek badaki non gozatua aurkitu duela. Jendetza batzeko eta hauek salto eta brinko, dantzan eta kantuan jartzeko abilezia izan ohi dute txarangek, baita eta ondoren etorri diren elektro-txaranga modernoagoek.

Egunotan, sanferminetan, asko eta askotarikoak dira giroa kalez kale zabaltzen aritzen diren txaranga eta elektro-txarangak. Ikusi 3indarrok Elektrotxarangaren emankizunetako bat!

Facebook bidez zabaldutako bideoak arrakasta eskuratu du sare sozialetan ia 200.000 ikustaldi izan ditu lau egunetan.

Elektrotxarangez gainera, Batukada taldeek badute arrakasta gurean. Ikusi bestela zelako dantzariak aurkitu zituen Dinbi Banda Batukada Taldeak Abanto Zierbenako jaietan!