‘Badator eguna’ abestiaren bertsioa kaleratu dute Durangaldeko hainbat musikarik

Durangaldeko hainbat musikarik 1999an Bide Ertzean taldeak kaleratutako ‘Badator eguna’ abestiaren bertsioa kaleratu dute, euskal preso, iheslari eta deportatuei elkartasuna adieraziz.

naiz|26/03/2020
Loading player...

Durangaldeko bederatzi musikarik bat egin dute, 21 urte eta gero, Bide Ertzean taldearen ‘Badator eguna’ abestiaren bertsioa egin eta kaleratzeko.

Gorantz Eroriko Antton Uriarte, Ene Bada edo Kerau bezalako proiektuetako kide Enerintz Gorritxategi Seiurteko Iokin Elorza, Igor Elortza bertsolaria, Gora Etorri taldeko Julene Egiluz eta Magali Camarero, Iheskideko Mockerseko Jon Garcia "Gartzi" eta Lor taldeko Kimetz Zenitagoiak atera dute aurrera eguneraketa hau. Azken honek bertsionatu du musika.

Zuzenean espetxeetara bidali dute mezua. «Hutsik daude kaleak zu gabe, badator eguna eta lur hau kantu bat da. Herri herren baten kanta zu hemen izan arte».