Othman Alfredo Gómez-Cambronero Kortazar | ADOS Batzordekidea

Ertzaintzaren agenteek eragindako istilu larriak direla eta, eskaera Eusko Jaurlaritzari:

Ertzaintzaren agenteek lehengo domekan Bilbo Zaharreko auzokoen kontra eragindako istilu larriak direla eta, ADOS Batzordeko kide gisa honako eskaera egin nahi diot Eusko Jaurlaritzari:

Istiluak eragin dituzten agenteak zerbitzutik kentzea.
Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak, Giza Eskubideen Zuzendaritzak eta Arartekoaren bulegoak (denek batera edo bakoitzak bere kabuz) istiluei buruzko ikerketa burutzea, dagozkion zuzenketak egitea eta zigorrak ezartzea.

Istiluak gertatu diren auzoko elkarte nagusietako arduradunekin harremanetan jartzea gaiztotutako giroa baretzeko eta osasun-larrialdian sortzen diren arazo sozial nagusien konponbidean bitartekaritza soziokomunitarioa sustatzeko.

Agenteek eta Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailaren arduradunek ertzainen erasoa jasandako gaixo mentalaren eta bere amaren senide eta auzokoei modu pribatu zein publikoan barkamena eskatzea eta auzo honetan ohikoak izaten diren horrelako jarrerak behingoz amaitu daitezen premiazko ekimenak abian jartzea.

Buscar