47ak Herrian Bilboko Aste Nagusia
47 auziperatuekiko elkartasuna Bilboko Aste Nagusian.

Irailean euskal presoen eskubideen defentsan jardun eta sarekada ezberdinetan atxilotu zituzten 47 euskal herritarren kontrako epaiketa hasiko da Espainiako Entzutegi Nazionalean. Epaiketa hori hasi aurretik, auziperatuei sostengua adierazteko ekimen ugari ari dira izaten. Bilboko Aste Nagusiaren baitan, kontzentrazioa deitu dute astelehenerako Konpartsek. Ibon Meñika auziperatuetako batek jasotzen ari diren elkartasunagatik «eskerrak» eman ditu gurean.

14 AGO. 2019
Loading...