Aingeru Cardaño
Aingeru Cardaño: «Gogorra da espetxera itzultzea baina ez gara bakarrak»

Info7 irratian elkarrizketatu zuten Aingeru Cardaño orain astebete. Espetxera joateko arriskuaren aurrean egoera nola bizitzen ari zen galdetu zioten. Egoera «gogorra» zela azaldu zuen, baina Aitor Fernandezen eta bere kasua ez direla bakarrak gogoratu zituen. Ehunka presoak eta iheslariak gogoan izan zituen, «beste kasu askoren aretan, bere beste bat da», zioen, «ez da xamurra espetxera berriz itzultzea, baina egoera orokor batean kokatu behar da». Orain 14 urteko kale eraso bat egotzita ezarri diete hiruna urteko espetxe zigorra biei, torturapean lortutako testigantzetan oinarritutako zigorra dela salatu zuten erabakia ez zutela onartuko iragartzean. Fernandez goizean atxilotu dute eta Cardaño beraren bila atzo joan zen Polizia, baina ez zuten etxean topatu.

01 SET. 2015
Loading...