6.500 korrikalari berdintasunerako bidean
01/03/2020

‘Norantza bakarra du bideak’ lema aldarri hartuta, 6.565 emakumek jantzi dute Lilatoiko dortsala berdintasunaren aldeko lasterketa koloretsuenean. Iaz baino partaide gehiago (%4,75 gehiago) izan ditu 5 kilometro luzeko lasterketak. Lehiatik gutxi eta elkartasunetik eta festatik asko izan du Lilatoiak, helburua, ohi denez, bidea elkarrekin egitea baita.