Bizi “Dena Autoari” teoriaren kontra
Bizi elkarteak bi ekintza gauzatu ditu asteburu honetan. Alde batetik, Australiak pairatzen duen larrialdi klimatikoari erreferentzia eginez, kanguruz mozorrotuak ziren ekintzaileek berriz plantan eman dute Baionako Marechal Soult etorbidean kendua izan zen autobus eta bizikletentzat berezitua zen bidea. Bestalde, Euskal Elkargoko hautetsiei harrera egin zien otsailaren 1ean iragan zen kontseilua baino lehen. Ekintzaren bidez, ingurumenaren aldeko engaiamendua har dezatela eskatu zien.
03 FEB. 2020