Bizikletentzat lekua ozenki aldarrikatu dute asteburuan
09/12/2019

Nazioarteko klimaren egunaren karietara, Bizi! mugimenduak deiturik, 433 ziklistek BAB hiribidea okupatu zuten abenduaren 8an. Ekintza honen bidez, hiribidean bizikletaz ibiltzeko ezarrita dagoen debekua salatu nahi izan zuten bildutakoek eta hautetsiei dei egin zieten klimaren aldeko ekintzak azkar ditzaten. Bezperan, Txirrind’Ola elkarteak Baionako San Izpirituko zubian errail bat “estreinatu” zuen bizikletentzat, 250 lagunek zeharkatu zutelarik.