Gorka Artetxe, Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena eta Josu Txoperena bertsulariak. ©Bob EDME

Ez Otoi Pentsa laukotea gailendu zaio Hasta la 2toria taldeari. ©Bob EDME

 Ez Otoi Pentsa laukotea gailendu zaio Hasta la 2toria taldeari. Josu Txoperena bertsulari gaztea. ©Bob EDME

Lur Renteria, Maddi Sarasua eta Elixabet Etxandi bertsulariak. ©Bob EDME

300 bat lagun bildu ziren Izturitzen azken saioa ikusteko. ©Bob EDME

Maddi Ane Txoperena bertsularia. ©Bob EDME

Ez Otoi Pentsa, txapeldun!

Gorka Artetxe, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Maddi Ane Txoperena bertsulariek osatu duten Ez Otoi Pentsa taldeak irabazi du aurtengo Xilaba bertsulari txapelketa. Bigarren urtez, taldeka aritu dira bertsulariak eta azkenean laukotea gailendu zaio Hasta la 2toria talde lehiakideari azaroaren 16an Izturitzen iragan den finalean. Heldu den urtean, banakako eredura itzuliko da txapelketa Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako bertsulariak sailkatzeko xedez.

18 NOV. 2019