Kalea hartu dute dantzariek
14/04/2019

Dantzaren Nazioarteko Eguna apirilaren 28an bada ere, Donostian hilabete osoko programa eskaini ohi diote. Asteburu honetan, esaterako, Dantza Kalean egitasmoak ehunka dantzari bildu ditu hiriburu gipuzkoarrean. Adin, genero eta diziplina ezberdinak jorratzen dituzten dantzariek hartu dituzte kaleak.