Lanean segitzen duten horiek
22/04/2020

Krisi sanitarioak kalte handiak eragingo dizkio ekonomiari, batez ere, tokiko merkatariei. Haien lehentasuna bezeroari zerbitzua eskaintzen segitzea da, beti ere, segurtasuna bermatuz. Azken asteetan banaketa sistema berrietaz gain, hainbat ekimen plantan eman dituzte tokiko ekoizleak babesteko. Hala nola, Donibane Lohizunen "Restez chez nous" lelopean, aktibo diren merkatarien aldeko kanpaina abiatu dute.