Merkatuak berriz abian
Prefetari baimen berezia eskatu ondotik, poliki-poliki hainbat herri merkatu berriz antolatzen hasi dira, hori bai, segurtasun neurri zorrotzak plantan ezarririk. Iragan apirilaren 20an Donibane Garaziko merkatua berriz abiatu ondotik, Baionako Polo Beyris merkatua ere martxan jarri dute. Ohikoak bilakatzen ari diren irudiak ikusi dira astelehen honetan Baxe Nafarroako herrian: bezeroak eta saltzaileak maskarekin, distantzia maskaren artean, hesiak erakusmahaien artean, besteak beste.
27 ABR. 2020