Arnaldo Otegi: «EAJk ez zuen atzo herri honen gehiengoa ordezkatu»

EH Bilduren koordinatzaile nagusiak, Arnaldo Otegik, Estatuko Aurrekontuen onarpenaren inguruko irakurketa egiteko agerraldia egin du Donostian, EAJko bost diputatuek aldeko botoa eman ondoren. Azpimarratu du jeltzaleek ez zutela atzo «herri honen gehiengoa ordezkatu» eta, gainera, ohartarazi du ezin dela burujabetza gehiago eskatu eta aldi berean 155. artikulua aplikatzen dutenak babestu.

24 MAY. 2018