Cabacas auziko epaia salatzeko elkarretaratzea, Bilbon

Bilboko Justizia Jauregiaren atarian ehunka lagun bildu dira, Iñigo Cabacas zenaren senide eta lagunek deituta, Bizkaiko Auzitegiak emandako erabakia gaitzesteko. «Justizia hau zaborra da», oihukatu dute, besteak beste, han bildutakoek. Ertzaintza, Lakuako Gobernua eta justiziaren ikurrak zituen pankarta baten gainean zabor poltsak utzita ere irudikatu dute mezu hori. Abenduaren 16rako manifestazioa deitu dute.  

30 NOV. 2018