Idiazabal gazta berriaren denboraldia hasi dute Ordizian

Idiazabal gazta berriaren denboraldiari hasiera ofiziala eman diote gaur Ordizian. ‘Handia’ filmeko Joseba Usabiagak eta Izaskun Balerdik (Joxe Mari Goenaga zuzendariaren amak) ebaki dute lehen gazta. Goenagak, ordiziarra bera, ezin izan du garaiz iritsi, hegazkinarekin izan dituen arazoak tarteko. Sevillan zegoen eta bideo bat bidali du, Idiazabal gazta bat mozten. Gainerakoan, azoka berezia izan da eta giro ederra. Artaldeek ere herriko kaleak zeharkatu dituzte, mendirantz abiatzeko.

04 ABR. 2018