Korrika 22 urtebete atzeratuko dute

Korrikaren 22. edizioa urtebete atzeratuko da, 2022ra arte. Halaxe erabaki du AEK-k, egungo osasun egoerak baldintzatuta. Erabaki «gogorra» izan dela eta AEK-k kolpe ekonomiko handia pairatuko duela aitortu dute arduradunek, baina urtebete igarota itzuliko dira Euskal Herria «herriz-herri igarotzeko».

16 OCT. 2020