Kukai konpainiaren ‘Erritu’ dantza ikuskizunaren entsegua

Kukai Dantza konpainak Sharon Fridman koreografoarekin lankidetzan sortu du ‘Erritu’ ikuskizuna. Orain arte espazio irekietan dantzatu badute ere, hilaren 31n Euskal Herrian barrena egingo duten birari ekingo diote Bilboko Arriaga antzokian. Haiekin batera 20 emakumek osatutako abesbatza batek parte hartuko du, baita David Azurza kantaria ere, ikuskizunaren pieza garrantzitsua izanik. Aurre-estreinaldia Hondarribiko Itsas Etxea auditorioan izango da igandean.

10 OCT. 2018