Lan bertikalak egiteko formazioa, Trebikal zentroan

Lan bertikaletan aritzeko gauza bat dago erabat soberan: bertigoa. Eta beste bat erabat beharrezkoa da: formazioa. Lehendabizikoa ez daukanak eta bigarrena nahi duenak, Zumarragan ireki berria den Trebikal zentrora jo dezake, soka batetik zintzilik lan egiteko jakin beharrekoa hor ikasiko baitu. NAIZek bertatik bertara ezagutu du zentroa, eta erakustaldi baten lekuko izan da.

04 MAR. 2017