Libe, ez dago surik menperatuko duenik

Urretxun egiten ari den Poligrafo Fest jaialdian jotzera zetorren Libe abeslari gasteiztarra bere taldearekin, eta hara non, iristeko kilometro eskas falta zitzaiela furgonetak su hartu dien. Justu justu eman die denbora errepide ertzean ibilgailua utzi eta urrutiratzeko. Berehalaxe, suak erabat kiskalia zuen furgoneta, baita barruan zekartzaten gitarrak, baxuak, bateria eta bestelako material guztia ere, teklatua ezik. Baina hondoratu beharrean, negar malkoak xurgatu, eskuak eta aurpegia garbitu, agertokira igo eta kontzertu ederra eskaini dute, Mice taldeak utzitako tresnekin.

22 ABR. 2018