Mikel Laboaren ‘Oi Pello Pello’ren bertsio berezia

Mikel Laboa hil zela hamar urte bete diren honetan, hainbat kontzertu izan dira Euskal Herrian zehar haren omenez. Horietako batean, Zumarragakoan, ‘Oi Pello Pello’ren bertsio hau entzun eta ikusi ahal izan da. Hamalau taldek hartu dute parte jaialdian, Zelai Arizti zinema aretoa goraino bete da eta sarrerekin jasotako dirua Seaskari eman diote kontzertua antolatu duten Urretxu eta Zumarragako gazteek.

03 DIC. 2018