Modus Operandi: ‘This is the fiesta’

Modus Operandi taldeak lehen diskoan ez dagoen kanta berri bat grabatu du Josu Ervitiren estudioan: ‘This is the fiesta’. Ska eta tex-mex doinuak daude nahasirik eta jaietarako aproposa da. Euskal Herriko jaiak ditu ardatz eta ospetsuenetarikoak aipatzen ditu letran. Grabaketa 2020ko otsailaren 2an egin zen Tolosako inauterietan, kaleetako jai giroa aprobetxatuz. Bideoa Taom-ek ekoitzi du.

10 MAR. 2020