«Pentsionistak, feministak eta gazte jendea elkartuta hankaz gora jarriko genuke sistema hau»

Udazkenean sortu zuten Oneka, emakume pentsiodunen elkartea. Bertan ari dira Maribel Garai, Ane Gamboa eta Ana Mezo. Datuekin adierazi dute bazterketa: 700 euro inguruko pentsioak dituztenen %82 emakumeak dira, 2.000 euro ingurukoetan aldiz emakumeak %18 dira eta gizonak %82. Beste datu bat, Eustatek 2013an eman zuena, ordaindu gabeko etxeko lanaren balioa BPGaren %32,4 izango litzateke. Lan asko egin den arren berdintasunean aurreratu ez denaz kexu dira, aurrera begira esperantza ere badute, ordea, «pentsionistak, feministak eta gazte jendea elkartuta hankaz gora jarriko genuke sistema hau». 

NAIZ Irratiak ekoitzi duen audio-erreportaje zabal baterako egindako elkarrizketa da hau. +

> Trabajadoras No Domesticadas 
> Amaia Zufia (Bilgune Feminista): «Burujabetza ez da soilik territoriala, baina lurralde bati lotzen zaio»
> Jule Goikoetxea: «Emakumeak espazio publikoa hartzean piztu egiten da eskuin muturra»

06 MAR. 2019