Presoen aldeko elkarretaratzea Urretxun Gabon gauean

Urteroko moduan, aurten ere presoen aldeko elkarretaratzea egin da Urretxun eta Zumarragan Gabon gauean. Herriko presoen sendiek eutsi diote «Euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira» zioen pankartari. Kandelak eskuetan, bildutakoek ‘Hator hator’ abestu dute.

25 DIC. 2017