Zegamako Kilometro Bertikala, maratoiaren aperitiboa

Remy Bonnet suitzarra eta Christel Dewalle frantziarra izan dira Zegamako Kilometro Bertikalaren irabazleak. Gizonezkoen artean, bigarren Oriol Cardona izan da, eta hirugarrenen Imanol Goñi bizkaitarra. Emakumezkoetan, bigarren postuan Emma Pooley britainiarra sartu da eta hirugarrenean Jessica Pardin frantziarra. Ikusle asko izan dira Aizkorriko maldetan, horietan artean kataluniar mordoa, esteladak eta zintzarriak hartuta.

25 MAY. 2018