Asier AIESTARAN|GARA
Biharamun gozoa txapeldunentzat

Igandeko ospakizunak dezente luzatu ziren arren, Elezkano II.a eta Rezusta pozik eta harro agertu ziren atzo Eibarren, irabazitako txapelak erakusteko.

Mikel ETXEGIA|GARA
NAIZ|GARA
Elezkano: «Bikote moduan txapel hau merezi genuen»

Bizkaitarrak «aitari» eskaini zion txapela, baina baita «familiari, neskalagunari, anaiari eta Zaratamoko eta Dimako lagunei ere. Momentu onetan egotea erraza da, baina txarrenetan ere nire ondoan egon dira eta hau beraientzat da», adierazi zuen hunkituta Danel Elezkanok.

Asier Aiestaran|2019/04/07 20:05
Elezkano II.a eta Rezusta dira Binakako txapeldun berriak (22-19)

Zaratamoko aurrelaria eta Bergarako atzelaria gehiago hurbildu dira beraien bertsiorik onenera, eta dema guztian aurretik joan dira. Irribarriak eta Zabaletak huts gehiegi egin dituzte.

NAIZ|2019/04/07 17:50
Binakako Txapelketako finala (ZUZENEAN)

Bilboko Bizkaia pilotalekutik, Binakako Txapelketaren finala zuzenean. Kantxan, Irribarria-Zabaleta eta Elezkano-Rezusta bikoteak lehian. [Kaxa handiago ikusteko, klikatu hemen]

Jon Ormazabal|2019/04/04 15:10
Dopinaren aurkako kontrola Binakako finalaren atarian

Lau finalistak gustura egertu dira saskiak aurkitutako pilotekin eta nahikoa material antzekoa aukeratu dutela esan dute

Jon ORMAZABAL|GARA

Etxarrengo atzelariak zenbait aldaketa egin ditu bere egunerokoan; entrenamenduetan zenbait moldaketasartu ditu eta ikasten ere hasi da, eta bere ibilbideko unerik gozoena ari da bizitzen, lesioak ahaztuta.

Jon ORMAZABAL|GARA
«Nahiko antzekoak gara, nahiko burugogorrak»

Badira berez sen hori dutenak, pilotari jaiotzen direnak, eta baita, dohain batzuk izanda, pilotari egin egiten direnak. Azken hauetakoak dira Danel Elezkano eta Beñat Rezusta; entrenatzea gustatzeaz harago, asko entrenatzea beharrezkoa dutenak. Izaera antzekoak dituzte, apalak eta isilak dira biak, baina euren artean kimika berezi bat sortu dute eta oso ondo moldatzen dira elkarrekin.

Jon ORMAZABAL|GARA

Dena joan da arrapaladan, ziztu bizian, Iker Irribarriaren kirol ibilbidean. Historiako Buruz Buruko txapeldunik gazteena izan zen, Binakakoan ere halatsu, baina pilotaren B aldea ere ikusi du, garaipenek laguntzen ez duteneko garai hori. Helduago, lasaiago eta isilean gogor lan eginez, emaitza onak ere itzuli dira, eta kantxan, eta kantxatik kanpo ere, berriz gozatzen ari da aramarra.

Asier Aiestaran|2019/03/24 19:15
Elezkano II.a eta Rezusta finalean dira Atanon erakustaldi aparta emanda (10-22)

Aurreko astean utzitako zalantzak erabat uxatu dituzte txapelketako partidarik onenetako bat jokatuta. Altuna III.a eta Martija salduta ibili dira hasiera-hasieratik.

Orria 1/ 8