Naiz|Lemoa|2019/04/22 11:10
Gazte Topagunearen helburuak lortutzat eman dituzte Ernaik eta Aitzinak

8.000 lagun baino gehiago bildu dira asteburu honetan Lemoan Ernaik eta Aitzinak burututako Gazte Topagunean. Aldarrikapenak eta jaiak bat egin dute Arratiako udalerrian.

NAIZ|2019/04/21 11:30
Indartsu iritsi dira gazteak Topaguneko azken txanpara

Azken txanpan sartu da jada Lemoako gazte topagunea, baina oraindik bada denbora ikasi eta gozatzeko. Saharari, Brexitari eta irlandar prozesuari begiratu diote arratsaldean, eta euskal andre langileen ibilbideari ere bai.

Nerea Goti|2019/04/20 21:26
«Gazte olatu emantzipatzailea altxatzeko» deia Gazte Topagunean

Gazte Topagunearen ekitaldi zentrala izan da Lemoan iluntzean. Bertan, Ernai eta Aitzina gazte erakundeetako kideek «gazte olatu emantzipatzailea» altxatzeko deia egin eta datorren igandeko hauteskundeen «batailari» begira bozka EH Bilduri emateko dei egin dute, «geldiezinak eta erabakigarriak izateko».

Ion SALGADO|GARA
Asteburuan hamaika borrokaren topagune bilakatuko da Lemoa

Ernaik eta Aitzinak antolatutako Gazte Topagunea hasiko da bihar Lemoan. Lur Albizu eta Aitor Servier gazte antolakundeetako bozeramaileek diotenez, hamaika borrokaren isla bilakatuko da Arratiako udalerria. Diotenez, aukera ona da gazteek militantzia politikoa ezagut dezaten, «bulkada berriak beharrezkoak baitira aurrera egiteko».

NAIZ|2019/04/17 16:35
Gazte Topagunearen jarraipena zuzenean, NAIZ Irratian

Lemoan ekimen erraldoia antolatu dute Ernaik eta Aitzinak astebururako. NAIZ Irratiak bertatik zuzeneko emankizunak eskainiko ditu larunbatean, igandean eta astelehenean.

NAIZ+|2019/04/16 11:19
Lau hamarkadako gazte borroken uzta

‘Bulkada berrien garaia da’ gazte dinamikak Euskal Herria zipriztindu du azken hilabeteetan. Han eta hemen hamaika hitzaldi, bazkari edota ekimen antolatu dituzte. Lemoako Gazte Topaguneak amaiera borobila emango dio dinamikari.

@manexaltuna|2019/04/15 18:30
«En los últimos años nos hemos dedicado a la lucha internacional para defender nuestro futuro»

Llevan más de tres décadas defendiendo desde los escenarios la lucha antifascista y el internacionalismo. Banda Bassotti siguen siendo un referente musical y combativo y estarán en Gazte Topagunea el sábado 20 de abril.

@asierrobles|2019/04/10 12:30
ZOO: «Es un honor representar al País Valencià en Gazte Topagunea y crear sinergias entre pueblos»

ZOO surge en 2014 en Gandía, País Valencià, y en tan solo cinco años, cantando en valenciano, se ha hecho un hueco en la escena músical con 60 conciertos al año. El 19 de abril tocarán en el Gazte Topagunea que se celebrará en Lemoa. El cantante, ‘Panxo’, nos ha dado mas detalles sobre el grupo.

naiz|2019/04/05 12:45

Urtarrilean zendu zen Martzillan, lan istripu batean, Javi Fernandez ‘Maraño’, Rotten XIII musika taldeko baxu-jolea. Gaur iragarri dutenez, Gazte Topagunean arituko dira apirilaren 21ean. «Ziklo berriaren lehen pausoa, kontzertu benetan berezia, denbora batean emango dugun bakarra».

NAIZ|2019/04/02 12:18
Bulkada Eguna larunbat honetan ospatuko da Bilbon

Apirilaren 6an egingo dute Bilbon Bulkada Eguna. Bilboko belaunaldi ezberdinetako militanteak elkartu eta gazte antolakundearen 40 urteko ibilbidea gogoratzea du helburu ekimenak. Umeentzako jolastokia, ‘auzopikea’, bazkaria, ekitaldi politikoa eta kontzertuak egongo dira, besteak beste.

Orria 1/ 3