Naiz.info
Bilbo

Bi ertzain epaitu dituzte Kukutzako istiluetan gazte bati tinpanoa zulatzeagatik

Rodolfo Ares Barne sailburuaren «gezurrak» salatzeko elkarretaratzea egin dute Bilboko Okupazio Mugimenduko eta Kukutzako kideek epaitegi aurrean.

Bi ertzain epaitu dituzte gaur goizean Kukutza gaztetxea hustu zutenean burutu ziren protestetako batean gazte bati tinpanoa kolpeka zulatzeagatik.

Bilboko Okupazio Mugimendukoek eta Kukutzako kideek elkarretaratzea egin dute Lakuako Barne Sailaren «gezurrak» salatu eta Rodolfo Aresen dismisioa eskatzeko.

Komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan 75 lagunek dokumentatutako erasoak jasan zituztela esan dute. Azaldu dutenez, horietako 23k salaketa jarri zuten; 29 parte judizial egon ziren eta beste 23 larrialdietako parteak izan ziren. Argazki eta testigantzen bidez beste 29 eraso gehiago ezagutu zituztela esan dute eta guztira, 104 pertsonak kalteak jasan zituztela esan dute.

Ildo horretan, Rodolfo Ares Barne sailburuak «esandako gezurrak» kritikatu dituzte karga polizialak ez zirelako "manifestarien erasoen erantzuna" izan.

Bilduko zinegotzi Aitziber Ibaibarriagak berriz, Arartekoaren txostena ekarri du gogora eta  Ertzaintzaren interbentzioa «neurrigabea eta zentzugabea» izan zela esan du.