Naiz.info
Donostia

Madonna eta Kalakan euskal taldea, elkarrekin oholtza gainean

Madonnak eta Kalakan euskal taldeak bira abiatuko dute elkarrekin bihar Tel Aviven. "Sagarra jo!" kantuaren entseoaren bideoa zabaldu dute sarean.

Madonnak oporraldia egin zuen iaz Getarian eta bertan ezagutu zituen, festa batean, Kalakan taldeko musikariak –Xan Errotabehere, Thierry Biscary eta JaMixel Bereau–, baita beren lana ere. Txalapartaren soinuarekin txundituta geratu ohi zen pop izar estatubatuarra, eta han eman zen, festa hartan, bien arteko elkarlanaren lehen pausoa.

Bihar, nazioarteko bira abiatuko du Madonnak Tel Aviven, eta bertan izango da Kalakan euskal folk musika taldea. Betan egin dituzte entseoetako batzuk, tartean, Kalakan taldearen "Sagarra jo!" kantua, "Open Your Heart" abestiarekin batera. Bideo bidez zabaldu da kantuaren errepika.