NAIZ.INFO
DONOSTIA

Euskal Herria-Eslovakia partidaren harira antolatutako egitaraua aurkeztu dute

Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioak nazioarteko lehen partida izango du Eslovakiaren aurka jokatuko duena. Egun horretarako festa eta aldarrikapena uztartuko dituen jaialdiaren egitaraua aurkeztu dute gaur.

Lasarte-Orian egin dute manifestuaren eta egitarauaren aurkezpena. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Lasarte-Orian egin dute manifestuaren eta egitarauaren aurkezpena. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Esait-ek, Euskal Herria Kirola-k eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak jaialdi berezia antolatu dute ekainaren 23rako, Donostiako Anoeta estadioan, "Hamaika gara" lelopean, Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioak Eslovakiaren aurka jokatuko duen partida historikoa dela-eta.

Gaur Lasarte-Orian burututako prentsaurrekoan, egun berezi horretarako egitarauaren berri eman dute. Egun osoan zehar Anoeta estadioaren inguruan ez da zer eginik faltako: musika, kale-animazioa, pailazoak...

Horrez gain, ‘Hamaika gara’ manifestua ere publiko egin dute izen bereko webgunean, partidari eta bertan egingo diren aldarrikapenei babesa adierazteko.