Naiz.info
París

Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu espetxeratu egin dituzte

Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu espetxera bidali dituzte gaur goizaldean, epailearen aurretik igaro ostean.

Fiskaltzak eskatutakoari men eginez, Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu kartzelan sartu dituzte gaur goizaldean, Efe agentziak zabaldu duenez.

ETAko kide izateagatik, armak eta leherkariak edukitzeagatik eta dokumentuak faltsutzeagatik auzipetu dituzte, iturri berberen arabera.

Barne Ministerio espainolak hala aurkeztu bazuen ere, Fiskaltzaren ustez ez dago frogarik Oroitz Gurrutxaga ETAko agintari gisa auziperatzeko.

Gurrutxaga eta Aranburu joan zen igandean atxilotu zituzten Landetako Cauna herrian.