Naiz.info
Bilbo

Marcelo Bielsak kontratua luzatu du Athleticekin

Athletic Clubek eta Marcelo Bielsa entrenatzaileak alde biak lotzen duen kontratua beste denboraldi batez luzatzea adostu dute, hau da 2013ko ekainaren 30era arte.

Marcelo Bielsa Bucaresten jokatutako finalean. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)
Marcelo Bielsa Bucaresten jokatutako finalean. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

Athleticek bere web orrialdearen bitartez ezagutzera eman du Marcelo Bielsak Bilbon jarraituko duela datorren denboraldian.

Kopako finala galdu ondoren, aste honetan erabakia hartuko zuela esan zuen Bielsak eta gaur egin du ofiziala Bilbon jarraituko duela.

Argentinarrak denboraldi bikaina egin du Athleticekin eta nahiz eta Europa League eta Kopako finalak galdu Zuzendaritza Batza eta zaleen gehiengoaren babesa zeukan taldean jarraitzeko.