Naiz.info
Donostia

Hego Euskal Herriko 12.000 ikaslek selektibitatea hasiko dute gaur

Unibertsitaterako sarbidea ahalbidetzen duen froga gaur hasi eta ostiralean amaituko da.

Ikasleak selektibitate azterketan, Donostiako Ibaetako campusean. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Ikasleak selektibitate azterketan, Donostiako Ibaetako campusean. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Hego Euskal Herriko 12.000 ikaslek egingo dituzte gaur selektibitateko lehenengo azterketak. Ikastola edo institututik unibertsitatera sartu aurreko pausua da froga, beharrezkoa gainera goi mailako ikasketak abiarazteko.

Batxillergoan eta selektibitatean lortutako emaitzetatik ateratako bataz besteko notak baldintza diezaieke ikasle askori karrera bat edo beste hautatzeko aukera.

Gaur hasi eta ostiralera arte luzatuko dira, urtero legez, selektibitateko azterketak.

Nafarroan guztira 2.700 ikaslek egingo dituzte azterketak. Haietatik 617k soilik hautatu dute froga euskaraz egitea. Azterketak Iruñean eta Tuteran egingo dituzte nafarrek.

Iaz eztabaida piztu zen Kimikako azterketarekin, galdetegiko zenbati atal ikastegitik kanpo zeudela salatu baitzuten hainbat ikaslek.