NAIZ.INFO
DONOSTIA

Selektibitateari ezezkoa eman eta euskal curriculuma aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek

Selektibitateari ezezkoa eman eta Euskal Curriculuma aldarrikatzeko asmoarekin, hainbat mobilizazio deitu ditu IAk gaur eta bihar artean.

Gaur hasi eta ostirala bitararte luzatuko den selektibitate frogari ezezkoa adierazi nahi izan dio IAk. Frogari ezezkoa esateaz gain, euskal curriculumaren aldeko aldarrikapenak ere egingo dituzte gaurko eta biharko deitu dituzten mobilizazioetan.

IAren iritziz, selektibitate froga «basatia» eta «espainolista» da. Horrez gain, azterketa «itogarria» dela uste dute, batxilergoan zehar «espainiar curriculumaren» baitan jasotako edukiak hiru egunetan baloratzen baitira.

Selektibitateari ezezkoa esan eta euskal curriculuma aldarrikatzeko asmoarekin, mobilizazioak deitu dituzte EHUren Gasteizko, Portugaleteko, Leioako, Eibarko eta Ibaetako campusetan, baita Nafarroako NUPen ere, gaur eta bihar artean.