Naiz.info
Iruñea

Miguel Flañok Osasunan jarraituko du 2017ra arte

Miguel Flaño atzelari nafarrak Osasunarekin duen kontratua lau urtez luzatu du.

Flaño, Santanderko Racing-en aurka iaz jokatutako partidan. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Flaño, Santanderko Racing-en aurka iaz jokatutako partidan. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Osasunak eta Flañok «acordioa lortu dute bi aldeek hitzartuta zuten kontratua luzatzeko», adierazi du talde nafarrak bere web orrialdean.

Miguel Flañok (Iruñea, 1984) 2013ra arte zeukan indarrean Osasunarekin kontratua eta berrikuntzarekin Iruñean geratuko 2017ko ekainaren 30era arte.