Naiz.info
Donostia

Danimarkak eta Alemaniak irabazi dituzte norgehiagokak

Holandak huts egin du Danimarkaren aurrean eta Alemania Portugalgo taldeari gailendu zaio. Bi partidak 1-0eko emaitzarekin amaitu dira.

Krohn-Dehlik sartu du danimarkarren gola. (Sergei SUPINSKY/AFP)
Krohn-Dehlik sartu du danimarkarren gola. (Sergei SUPINSKY/AFP)

Eurokopak bigarren jardunaldia Holandak eta Danimarkak arratsaldeko 18.00etan jokatutako lehiarekin abiatu da. Holandarrak, Espainiako selekzioarekin batera, apustuetako faboritoen artean ageri badira ere, partida kaxkarra osatu dute danimarkarren aurrean.

Atzealdean gogor agertu da Danimarka eta Krohn-Dehliren golak nahikoa abantaila eman dio taldeari norgehiagoka eskuratzeko.

Eguneko bigarren partida Alemaniak eta Portugalek jokatu dute, 20.45ean, eta alemaniarrentzat izan da garaipena. Partida honen emaitza ere 1-0ekoa izan da.

Europako futbol txapelketa atzo hasi zen Polonia eta Greziaren arteko lehiarekin. Partida eztabaidatsua izan zen atzokoa, txartel hori dezente tartean, greziarrek hamar jokalarirekin jokatu baitzuten partida erdia. Markagailua aurka baldin bazuten ere (1-0 poloniarren alde), suspertu eta berdinketara iristea lortu zuten. Lewandowski poloniarrak sartu zuen aurreneko gola, 17. minutuan, eta Salpingidis greziarrak egin zuen banakoa greziarrentzat, 51.ean.

A taldeko bigarren neurketa gol askorekin bukatu amaitu zen. Izan ere, errusiar selekzioa 4-1 gailendu zitzaion Txekiar Errepublikari.