NAIZ.INFO

Zabaldu dute A-63 autobidea

A-63 autobidea itxita egon da Donibane Lohizune parean hiru ordu eta erdiz, zuhaitz bat errepidera erori eta bi kamioik izan duten istripua dela-eta. Auto ilarak A-8raino iritsi dira.

Goizeko 8.00ak aldera zuhaitz bat erori da A-63 autobidera, Donibane Lohizune eta Urruñako irteeraren parean, eta ondoren bi kamioik istripua izan eta errepidean gurutzatuta geratu dira.

Ondorioz, autobidea erabat itxita geratu da eta auto ilara luzeak sortu dira Baionarako norabidean. A-8 autobideraino iritsi dira, Gipuzkoaraino, eta Ertzaintzak N-121 A errepideko sarbidea ere itxi egin du. Sortu diren kamioi ilaren eraginez, autoak GI-636 errepidetik desbideratu dituzte.

Goizeko 11.30ak aldera ireki dute errei bat eta auto ilarak aridu egin dira pixkanaka, nahiz eta Biriatu eta Donibane artean zirkulazioa motela den.